XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Au berrizale itsuentzat ikasbide ona da, gure gazteak ahantzi behar ez dutena.

Piscator teatro-gizon trebearen aldaketak beste gauza asko erakusten dizkigu.

Bertolt Brecht bera, bizi izan ba'litz nork daki zer bide artuko zituan.

Azken aldera bere zenbait politika ideia ta estetika asmoak alde batera utzirik zeuzkan eta teatrogintzan erdiko bidetik joko zuala esan diteke.

Ez zituan Artearen, antze-lanaren eta didaktikaren indarrak ukatzen eta auek gero ta geiago sartzen zituan bere lanetan.

Gaurko Teatroan izen eta fama aundia baldin ba'du ez da marxista kutsuzko teatroa sortu zualako, ezen, Artearen legeak, dramatikaren arauak ondo ezagutu ta betetzen zekielako.

Alderantzian, beste orrenbeste esan diteke Paul Claudel edo beste edozein katoliko idazlerengatik, Gaia ta joera da gutxienik.

Nola tajuz erabilli, ortan dago koska!

Jocista ala marxista tankera izan, publiko-jendeak, erriak beretzako din dan teatro-ikusgarri bat behar duala.

Copeau idazle prantzesak igartzen zion bezela: Bitatik bat, bigarko teatroa komunista edo katolikoa izango zala (10) Théampacirc;tre Populaire. Paris 1947.

BIDE BERRIAK BAI, BAIÑAN EZ OKERRAK

Eta okerrak dira nere irudiko oraingo dramagille batzuek aukeraturiko bideak.

Naiz surrealismo, existenzialismo, absurdokeria... eta beste edozein ezizenez deituagatik.

Ataka txarrera daramaten bide makurrak.

Nik Donostia'n itzaldia egin geroztik Cordoba'n bildu ziran 1965-garren Azaroan Españi ta Ameriketako teatro-zale zenbait, tartean José Mojika praile-antzezlari ospetsua Teatroari buruz izketaldian jarduteko alkarri asmoak agertze arren.

Conversaciones Nacionales de Teatro. Primer acto 1966 n.ampdeg;

Rodríguez Méndez jaunaren itzalditik onoko puskak artzen ditut: .

Eta ez noa geiago aldatzera ez luzatzeagatik.

Bakarrik azkeneko elkarrizketan, Gala jaunak esandakoa adieraziko dizuet: (...).